Hirugarren aldiz Ametsentzat txapela
1900 bertsozaletik gora elkartu gara gaur Baionako Lauga gelan Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari xapelketaren finalaz gozatzera.
Saio ederra izan da. Amets Arzallus eta Odei Barrosok jokatu dute buruz burukoa eta Amets Arzallusek batu ditu puntu gehien. Jarraian, hurrenez-hurren, Odei Barroso, Sustrai Colina, Maddi Sarasua, Eneritz Zabaleta eta Xumai Murua geratu dira.
Emile Larre euskaltzain, apaiz, idazle eta Herria-ko ohorezko zuzendariak jarri dio Ametsi xapela. Hunkigarria izan da.
Puntuazioa:
Amets Arzallus………784
Odei Barroso…………761,5
Sustrai Colina………448,5
Maddi Sarasua………414
Eneritz Zabaleta……405,5
Xumai Murua…………387,5
Lehenengo bostek izango dute datorren urtean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera.
Txapeldunaren agurra:
Hitza da gure joko partzela
Edo uste dut lehen hola zela
Orain zonbaiti hitz egitea
Bihurtu zaio kartzela
Beharrik gure bertso eskoletan
Berrehun haur bazeretela
Jar ezazue txapela
Eta erakutsi ez dakitener
Hitza jostatzeko dela.
Puntuazio osoa
| BERTSUA | X. MURUA | M. SARASUA | S. COLINA | O. BARROSO | E. ZABALETA | A. ARZALLUS |
| 8Ko handia | 83 | 98 | 94 | 94.5 | 80.5 | 95.5 |
| 8ko Ttipia | 90.5 | 88 | 95 | 97.5 | 92.5 | 93.5 |
| 2 Punturi | 59.5 | 52 | 65 | 62 | 58.5 | 63 |
| 10eko Ttipia | 80 | 79.5 | 88 | 99 | 89 | 104.5 |
| KARTZELA | 74.5 | 96.5 | 106.5 | 96 | 85 | 101 |
| Buruz buru | ||||||
| 6ko motza | 95.5 | 102 | ||||
| Punttuka | 115.5 | 118.5 | ||||
| KARTZELA | 101.5 | 106 | ||||
| OROTARAT | 387.5 | 414 | 448.5 | 761.5 | 405.5 | 784 |
Argazkiak Adur Larrea
Finaleko bertsu saioko bideoak
Zortziko handian, Xumai Murua - Maddi Sarasua
Zortziko handian, Sustrai Colina - Odei Barroso
Zortziko handian, Eneritz Zabaleta - Amets Arzallus
Zortziko ttipian, Xumai Murua Eneritz Zabaleta
Zortziko ttipian, Maddi Sarasua - Sustrai Colina
Zortziko ttipian, Odei Barroso Amets Arzallus
Hamarreko ttipian, Xumai Murua Sustrai Colina
Hamarreko ttipian, Maddi Sarasua - Amets Arzallus
Hamarreko ttipian, Eneritz Zabaleta, Odei Barroso
Kartzelako lanak, Maddi Sarasua
Kartzelako lanak, Sustrai Colina
Kartzelako lanak, Odei Barroso
Kartzelako lanak, Eneritz Zabaleta
Kartzelako lanak, Amets Arzallus
Buruz Burukoa Seiko motzean eta Punttuka, Odei Barroso - Amets Arzallus
Buruz Burukoa Kartzelako lana, Odei Barroso
Buruz Burukoa Kartzelako lana, Amets Arzallus
